Comako Galaxia Kumulua

Comako Galaxia Kumulua (Abell 1656]]) identifikatutako 1.000 galaxia baino gehiago dituen galaxia kumulu bat da. Leoko Kumuluarekin batera (Abell 1367) Comako Superkumuluko kumulurik handienetako bat da.

Kumulurako bataz besteko distantzia 99 Megaparsecekoa da (321 milioi argi-urte). Kumuluko 10 galaxia espiralik dizdiratsuenek 12 eta 14 arteko itxurazko magnitudea dute, eta 20 zentimetro baino gehiagoko irekiera duten zaletuentzako teleskopioekin beha daitezke. Erdigunea bi galaxia eliptiko erraldoi dira nagusi: NGC 4874 eta NGC 4889. Kumulua, izenak dioen bezala, Coma Berenices konstelazioan dago, eta ipar polo galaktikotik gradu gutxi batzutara.

Kumulu hau ez da Comako Izar Kumuluarekin nahastu behar, konstelazio berean egon arren gure galaxiaren barnean dagoen kumulu ireki bat dena, ezta Coma I galaxia kumuluarekin ere. Virgoko Kumulutik gertu dagoen galaxia sakabanatu kumulu bat, honen kideetako asko ere Coma Berenices konstelazioan daudelarik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search